XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

esan esatekoak

Gaztetxoeneko gazte bikaiñok: Agindu geuntzuenez, Ikastola gure aldizkaria bere egoz eta bere oiñez ibilten asi da, amaren altzotik tatto egin dauan umearen antzera.

Onez gero danok dakizue zein dan gure asmoa.

Ale onetara begitzea baiño ez daukazue.

Zeuen bezelako amabost neska-mutillen firmak agertzen dira bertan.

Gaztetxook euskeran egineko leen egada eta pausoak dira nunbait.

Zuek egin dozue olako egadarik?

Ikastola-ren orrialdiak orretarakoxe dira.

Zeuok zaree gero ere, geroko ipuinlari, barriemoille, nobelagille eta ameslari.

Orain bakoitzak pentsa bear zendukeena orixe da: Nik zertan lagun daikeiot Gaztetxoenekoei?

Idazlariak eta gure aldizkariaren zabalkundea egin daikeen gazteon laguntasuna bear dogu, gora euskera askatua oiukatzeko.

Eta guretzat zeuk dakizuen euskera da euskera askatua, aotan darabizuena berbera, egoki danez, papeleratzea, ain zuzen.

Gaztetxoenetik